Mapak

Seinaleztapena

Ibilbideak

Diseinua

LAUTADAKO IBILBIDE ARKEOLOGIKOA

Ibilbide turistikoa diseinatu, garatu eta seinaleztatzea
Durangoko-ibilbide-sarea-eskuorria-kartografia-interesguneak

Arabako Lautadako Kuadrillako Turismo Zerbitzuarekin elkarlanean, Ibilbide Arkeologikoa diseinatu, garatu eta seinaleztatu dugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:

  • Bertakoei nahiz bisitariei eskualdearen iragana ezagutzeko interesa piztuko dien lagin txiki bat erakustea aldi berean turismo aktiboa sustatzen duen baliabide baten bidez
  • Kuadrillak eskualdean ibilbide zaharrak mantentzeko eta berriak sortzeko hartua duen konpromisoari ekarpena egitea

Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:

  • Ibilbide berriak gutxi gorabehera hartu beharko lukeen eremua aztertu, sarean dokumentazio-lana egin eta ibilbidea diseinatzeko irizpideak zehaztu
  • Aukerak aztertu, behin behineko seinaleztapen-proposamena egin eta udalekin proiektua landu lur-jabe eta abarren oniritzia lortzeko
  • Aldi berean interesguneen, informazioa geoespazialaren, toponimoen, datu teknikoen eta abarren informazioa landu eta mapa, panel, norabide-xaflak eta antzekoak diseinatu eta inprimatu
  • Seinaleztapen bertikala (panelak eta balizak) medioan instalatu eta margo-markekin osatu
  • Ibilbide berria ARABAKO LAUTADAKO IBILBIDEAK eskuorri digitalean eta Kuadrillaren Wikiloc kontuan txertatu