Mapak

Seinaleztapena

Ibilbideak

Diseinua

OARSOALDEKO MONUMENTU MEGALITIKOEN IBILBIDEAK

Mapa digitala eguneratzea
ALKIZA_eskuorria-deplegable-mendi-ibilbideak-web-portada

Oarsoaldeko Garapen Agentziak hala eskatuta, aixe taldeak eskualdeko ibilbide megalitikoen mapa eguneratu dugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:

  • Eskualdeko ondare megalitikoa jendeari gerturatzea

Horretarako, honako hauek egin ditugu:

  • Zaharkitutako euskarrian emandako informazioa bildu, aztertu, bahetu, eguneratu eta sintetizatu.
  • Aurreko eskuorriaren egituran eta itxuran oinarrituta, informazioa erabiltzaileei modu erakargarrian nola eskaini erabaki (koloreetan, taldekatuta…); mapa orokorrari erliebearen informazioa gehitu, itxura errealistagoa, modernoagoa eta osoagoa emateko.
  • Zehaztasun gehiagorako, ibilbide bakoitzarekin fitxa bana osatu; bakoitzean, estazio megalitiko jakinaren inguruko mapa, argazkia eta deskribapena eta nola iritsi. Gainera, QR kode batekin, erabiltzaileak track-ak deskarga ditzake Wikiloc-etik.
  • Azkenik, informazioa itzuli da beste hizkuntzetara, eskuorria bera maketatu da eta aleak inprimatu eta bezeroari helarazi zaizkio.