Zarautz Zure Kabuz ekimenaren baitan eta Zarauzko Turismo Bulegoko lagunekin batera, 3 ibilbide berri sortu ditugu, bakoitza gai bati loturikoa, eta gida batean argitaratu ditugu datu tekniko, profil eta interesguneen argazki eta azalpenekin batera, “familia-turismoa bultzatu eta herritarrek zein bisitariek Zarauzko txoko bereziak […] ezagutu ahal izateko” (Zarauzko Udala).

A2 tamainako eskuorria, paper birziklatuan inprimatua.