Zarauzko Turismo Bulegoak hala eskatuta, tokiko ondare botanikoaren lagin adierazgarri gisa hautaturiko aleak seinaleztatu ditugu, Zarauzko Zuhaitzen Ibilbidearen erabiltzaileek espezieen izena eta hostoen morfologia ezagutu dezaten tokian bertan.

Aluminio lakatua; elektrostatika aplikatuz, hauts-gisako margoa itsasten zaio aluminiozko xaflatxoaren gainazalari, poliester edo poliuretano izaerako margoa. Modu horretan bermatzen da UV izpien aurka eta bestelako eragile atmosferikoen aurka materialak izango duen erresistentzia eta, ondorioz, iraunkortasuna.

Zutabeak lasur egurrezkoak dira; mekanizatu egiten dira eta gero babesteko tratamendua aplikatzen zaie (artseniko nahiz kromorik gabeko WOLMANIT CX-8 kobre/boroa, Wolman doktorea, BASF), kanpo-ingurunean hondatu gabe iraun dezaten. Egiturok, 15 urteko Wolman iraunkortasun/erresistentzia bermea dute, intsektu xilofagoen eta lizunaren aurkakoa; halaber, AITIMren 17-06 segurtasun eta osasungarritasun ziurtagiria zigilua dute, eta AENORen CE ziurtagiria eta PEFC ingurumen jasangarritasun ziurtagiria.